miércoles, 29 de diciembre de 2010

Iranek Israelentzat lan egin duen espioi bat hil dute

Dirudienez Israelek gizon bat infiltratua zeukan Iranen.
Herrialde hauen liskarrak argi ta garbi ezagutzen ditu munduak eta gaur Berria aldizkariak adierazi dauanez, Israeleko espioia -Ali Akbar Siadat- deskubritu eta hil egin dute Iranen.

Lehergailu bat 2 zauritu eta hildako bat utxi dau

Gabonak direla eta opariak hartzea eta ematea gauzarik arruntena da baina Filipinetako emakume bati gertatutakoa ez da hain normala...

Emakumea, gabonetako oparia zabaltzerakoan estanda egin du eta poliziak dioenez berehala hil da era berean bere semea eta gizona zaurituz.
Filipinetako poliziak dio mendeku pertsonala izan litekeela.


(Iturria : BERRIA)

lunes, 20 de diciembre de 2010

WEB askoren itxieraren kontrako mugimendua

Informazio hau Sare sozioal batetik hartuta dago non konektaturik egonda, ekitaldi baterako gonbidapen bat izan neban eta kuriositatez sartu nintzan eta hantxe zegoan barria, azken boladan gehienbat , azken urteotan, internet eta ilegala izan dira maiz entzun doguzan berbak.



Gaur berton ikusitakoa ez da ezer berririk izan, soilik espainiako gobernuak zenabait orrialde web itxiarazten dabilela. SGAEk honen atzetik al dago? zein izango litzateke erantzuna? nik argi eta garbi daukat...hala ere, susmoak bakarrik dira.
Web orrialde hauek itxiak izaten ari dira usuarioek orrialde hauek eskaintzen daben zerbitzu ilegalen erabilpenez baliatzen baitira eta benetako filmeez ordaintzeaz eta cd-ek,etab...libratzen baitira.

La 2 Noticias-ek, barri honetaz ohartu bezain pronto David Bravo deitu eutson bere estudiotara mugiarazteko asmoz zer gertatzen ete dan azaltzeko. Dakigunez, eta gure blogeko lehenengo sarreraren protagonistarik nagusiena Bravo abokatua izan zan non SGAEren kontran aurkezten zan.

Oraingo honetan, David Bravok kontatzen digu nola itxi nahi daben web orrialde horiek non jendeak pelikulak, diskak, jokuak, etab... material deskargatzerakoan ez gabilzela lukuru asmoz jokatzen, baizik eta daukagun deskantsatzeko tarte txiki hori disfrutatu ahal izateko karteleran agertu dan azken filmearekin edota gure artistarik gustukoenaren diska barriarekin...eta delitu deitzen diote horri.



Bravok, gonbaraketa egiten du farmazeutika batek ilegalak diren farmakoak saltzen baldin baditu horren helburu bakarra pertsona batzuen osasunaz baliatzea beraien poltsikoak bete ahal izateko, horrek bai suposatuko lukeela gizartearekiko arrisku oso larria ez filme batetaz gozatzeko eskubidea.

Zartadaz zigortua izan da emakume bat Sudanen

Pasadan astean telebistak eta hainbat mediok honelako barri batetaz informatzen ziguten:

Sudanen emakume bat zigortu dabe. Ez dago inolako informaziorik,hala ere RAI italiarra izan da informazioen iturri nagusia. Zergaitia ez dakiela adierazi dabe baina emakumeak frakak eramateagaitik arrazoi nagusia liteke edo hori behintzat da haien susmoa.

Emakumea 53 zartada jaso behar izan zituen eta honen erasotzaileak Sudaneko polizia batzuk izan ziren zeinek barre algaraka zeuden bitartean, emakume horrek sufrimendu ikaragarria jasotzen ari zan gaur egun herrialde horietan dagoen matxismoaren biktima izanik.

Youtube-n bideoa aurki genezake nahiz, hamen itziko dautsuet nahiz eta batere atsegina ez izan, nahi dabenak ikus ahal dezaten:



Nola gerta daitezke holako gauzak XXI.mendean?

sábado, 30 de octubre de 2010

SENTENCIA EN JUICIO DE INCAPACIDAD

PRAKTIKA

Zer  izapide atara dira sententzia ataratzeko.

Prozedura Zibileko Legearen (PZL) 757.1 artikulua :

Legitimazioa, ezgaiketari
eta zarrastelkeria-adierazpenari
buruzko prozesuetan
1. Ezgaitasun-adierazpena eragin
dezakete ustezko ezgaituak, ustezko
ezgaiaren ezkontideak edo antzeko egitezko
egoera duenak, ondorengoek, aurrekoek
edo neba-arrebek.

758. artikulua:

758. artikulua. Demandatua bertaratzea
Ustezko ezgaia edo zarrastelkeria-
-adierazpenerako eskabideak ukitzen
duen pertsona prozesuan ager daiteke,
bere defentsa eta ordezkaritzarekin.
Hori egin ezean, Fiskaltzak defendatuko
ditu halakoak, betiere berak ez
duenean prozedura eragin. Bestelako
kasuetan, defendatzaile judiziala izendatuko da,
aldez aurretik izendatuta ez badago.

756. artikulua:
Eskumena
Gaitasunari eta zarrastelkeria-adierazpenari
buruzko demandak aztertzeko
eskuduna da eskatu adierazpena
zein pertsonaren gainekoa izan eta hori
bizi den tokiko lehen auzialdiko epailea.
759.1 artikulua:
Manuzko froga eta
entzunaldiak, ezgaiketa-prozesuetan
1. Ezgaiketa-prozesuetan, 752. artikuluan
xedatutakoaren arabera gauzatutako
frogez gain, auzitegiak ustezko
ezgaiaren ahaiderik hurbilenak
entzun, ezgaia bere kabuz aztertu, eta
demandako uzien eta legeek ezarritako
gainerako neurrien arabera beharrezko
eta egoki diren aditu-irizpenak
aginduko ditu. Ez da inoiz ezgaiketari
buruzko erabakirik hartuko, auzitegiak
agindutako mediku-irizpenik gabe.
760.2 artikulua:
Epaia2. Aurreko artikuluaren 2. paragrafoak
aipatu kasuan, auzitegiak eskabidea
onartuz gero, ezgaiketa edo zarrastelkeria
zein epaitan adierazi eta horretan
izendatuko dira, legearen arabera, ezgaiari
lagundu edo hura ordezkatu eta
zaindu behar duen pertsona edo pertsonak.



Nor da demanda jartzaile?
Demanda jartzen dauana semea, da bere ama ezgaitu ahal izateko.

Ze pertsona deitze du Ministerio Fiskalak?
Ama,semea, abokatuak...

Zenbat lege ditu kontuan?
 Kode Zibilaren LEY 9/98 Codi di familia (Kataluniakoa)
1.5 de la Ley del Registro Civil

Norainoko ezgaitzea erabakitzen du epaileak?
Guztiz. "Incapacidad total, incluso para el derecho de sufragio activo).

Tutorea zer egin behar du bere kargua hartzeko?
Berataz eta bere beharrizanaz enkargatu, hau da, lo egiteko lekua, janaria...etab. gauzetan kargu egin behar da.

TAREK AZIZ, LEHEN MINISTROA, HILTZERA ZIGORTU DUTE

Opozizioak , Tarek Aziz hiltzera zigortu dute. Hau lehen ministroko kargua zeukan eta Saddam Hussein-en gobernuko kiderik ezagunena zan.

                                              (Iturria : GOOGLE imagenes)

Aziz-k 74 urte ditu eta Iraken epaitua izan da, heriotz zigorra jasotzera eta Lehendakaritza Kontseiluak, honen aurka ezartzen ez bada, urkatuta hil izango dute. Saadun Shaker Barne ministro ohia eta Hamid Mahmud Saddamen idazkaria bere zigor berbera jasoko dabe arrazoi berdina dala eta.

Hala ere esperantza guztiak ez dagoz galduta, Lehendakaritza Kontseiluak zigor hau eten nahi badu, beste zigor batengaitik truka daiteke, beraz, beraiek dute azken hitza. Errepublikako Guardiaren buruzagi Husein Raxid al Tikriti eta Hashem Ahmed nor defentsa ministroa zanaren kasua bertan behera utzi zuten 2008an, nahiz eta milaka kurdu hil izana leporatu zizkieten.




(Informazio Iturria: BERRIA. INFO)

Biktima Borrero

                                           (Iturria : GOOGLE imagenes)

Mendebaldean gero eta zaharragoak gara eta gero eta seme - alaba gehiago ditugu. Beraz, batez besteko adina gorantz doa. Honek arazo bat sor omen lezake pentsioetan.

Kontua da, hau ez  dala gaur goizekoa. Orain dela 20 urte ere kontu berbera aipatzen ze4n eta gaur egun oraindik ere superabita daukagu giarte segurantzako kontuetan. Hau uler daiteke, besteak beste, wetorkinek gurean sortu duten aberastasunari esker. Gurera ez balira Hegoaldeko milaka pertsona etorri, gure gizartea kaos bat litzateke. Kanpotik etorritako pertsona langilea hauek ez balira etorri, nork daki zer gertatuko omen zan gure gizartearekin...

Baina...zergaitik etorri dira? Bizimodu hobea nahi dutelako, bere herrian arazo asko baitauz, beharra zutelako....hamaika arrazoi daude baina arrazoi gehienek, guk mendebaldekook, sortu ditugun ezberdintasunekin zerikusia dute.
Gu aberasteko Hegoaldeko pertsonak eta lurrak lapurtu ditugu. Gitxi batzuk garatuagoak izan daitezan, besteak pobretu ditugu. Paradisu txiki bat sortzeko, infernu handi bat sortu dogu.

[...]
Gurera etortzeko erabakia hartu duen pertsonak, biktimak dira. Bai heldurua lortzen ez dutenak baita helburua erdiesten dutenak ere, Beraien herria ustera eraman dituzten arrazoiengandik eta hemen jasotzen duten tratu mespresuzkoagaitik.
Bada, gure mendebalde honetan jaun eta jabe den pentsamendu bakarrak lortu du egoera irauli eta borrero bihurtzea; hona datozten pertsonak bere herriko alperrrek dira, golpe zorrik jo gabe aberastu nahi dutenak , lapurrak, biolentoak, zikinak...Estatuaren babesean bizi dira, beraiek jasotzen dituzte diru laguntza guztiak, etxebizitzak oparitzen dizkiete, kanpotarra izan behar da laguntza sozialak jasotzeko...gastua baino ez dira. Eta gizarte segurantzaren kutxa kinka larrian omen  dagoenez, gastuak murrizteko lanik gabe gelditzen diren etorkinak kanpora, hau da,  hainbat urtetan kotizatzen ibili diren pertsonak bere herrira bidali eta horrela diru gehiago guretzat, zeren eta pertsona hauek kanporatuta ez diegu kutxetatik erretiroa ordaindu beharko. Pertsona hauek derki kotizatu ondoren ez dute pentsiorako inolako eskubiderik eta kriminal bezala tratatuak dira, benetako borreroak gure salbatzailetzat hartzen diren bitartean.

Negozioaren izenean, pentsio publikoen kontrako borroka abiatu dutenak, mozkin ahalik eta handienak bilatuz pertsonak erabili eta botatzeko erreminta bezala  erabiltzen dituztenak krisia sortu eta honek egindako egoera latza beraien onurako erabiltzen dutenak....horra gure borreroak, eta horra administraziokoen lagunik kuttunenak.

( Informazio Iturria : LANDEIA, aldizkari sindikala )

domingo, 17 de octubre de 2010

Inmigrazioari buruzko sarrera

EL PAIS egunkaria adierazten dauanez, 235.895 etorkin legalizatu dira azken urtean zehar.
Hauetariko 100.000ak, gehiengoa, Espainian 5urte baino gehiagoz bizitzen dirala demostratu izan behar dabe.

Etorkin legalizatuen talde nagusiena errumaniarrena da %62,25arekin , ez ordea , peruatarrena %47,63rekin.
Espainiako autonomia erkidego afektatuenak gai honeri dagokionez Madril, Katalunia, Valentzia eta Andaluzia dira.

Madrilen,Valentziarekin batera, iberoamerikarrek nagusi dira baina Katalunian eta Andaluzian afrikarrek dira gehiengoa.
Hala ere, arazoa delitu bat egiten dabenean sortzen da. Kasu gehienetan, egiten dana  da atzerritarra bere jatorrizko herrialdera bidali.


Inmigrazioa, gero eta arazo larriago bat izaten da.


(Argazkien Iturria : GOOGLE IMAGENES )

jueves, 7 de octubre de 2010

Zarautzen hilda aurkitutako neskatoaren aita atxilotu dabe

Gaur Berria egunkaria irakurtzerakoan honako barriarekin topatu izan ahal gara:

Zarautzen ( Gipuzkoa ), ume baten gorpua aurkitu dabe goizeko 9etan. Neskatoak urte eta erdi zuen eta honen aita, badirudi bere amarekiko aldentze ordena jarrita zeukan Ertzaintzan maltratuak jasotzen baitzuen eta gizon honek bere alaba bahitu zuela supopsatzen da orain dala hilabete batzuetatik, Urtarrilatik zehazki. Gaba pasatzerakoan, gatza zan leku batetara joan ziran ,itsasotik 100 bat metrotara eta goizeko 5ak aldera, biktimaren aita esnaturik bere alaba bere ondoan ez zegoela oharturik poliziari deitu zion.


DYA, Gurutze Gorria , Zarauzko udaltzaingoak eta Ertzaintzak bila ibili dira gau guztia neskatoa hilda topatu izan daben arte.

Hala ere, ez da gizona lehenengo biderrez atxilotzen dabela.
Arinago atxilotua izan da emaztea jotzeagaitik eta beste batean bere alaba bahitzeagaitik, baina plan horrek ez zitzaion ondo azaldu, berton zeuden auzokide batzuk, gaba osoa bere alabagaz ikusi ebelako eta udaltzaingoei deitu  zieten.

domingo, 3 de octubre de 2010

KODE ZIBILAREN ZENBAIT ARTIKULUEN ALDAKETA

44.artikulua. Gizonak eta emakumeak, sexu bereko edo ezbardineko pertsonekin , ezkontzeko eskubidea...

66.artikulua. Ezkontideek eskubide eta ...

154. artikulua. ...seme-alabak gurasoen boterepean...

160. artikulua. Guraso biologikoak, nahiz eta ...

164.2. artikulua. ...non gurasoetako batek edo biek, bidezkoki desjarauntsiak izan...

178.2. artikulua. Salbuespenez gurasoen aldeko sendiarekiko lotura...

jueves, 30 de septiembre de 2010

Erregistro zibilan...zein hizkuntzatan erregistratu?

Klasean honako pertsonen egoera kontatu digu pasadan eguneko artikulua :

Usurbilen bizi diran ume batzuen gurasoak, beraien seme-alabak euskaraz erregistratzeko nahiaz joandakoan arazo batekin aurkitu ziran; hau da, ez diete euskaraz erregistratzen itxi.
Arazo hau, euskal lurraldeetan soilik aurkitzen dogu, nahiz eta Katalunia eta Galizia egoera bardinean egon ( bi hizkuntz dauzalako ), Euskal Herrian bakarrik traba hau emoten da.

Komunitate hauen pertsonak, arazo barik erregistratu dezakete beraien umeak, nahi izan ezkero, bertako hizkuntzetan ere, ez soilik gaztelanieraz.

Hala ere,  Erregistro Zibilaren 23. artikuluak dioenez eta 2005. urtean lege hau egokitu zanez, euskaraz erregistratzea posiblea da .  2008an akordio bat sinatu eben Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Espainiako Justizia Ministerioak baina urte bat beranduago, ez zan barritu akordio hura.

Beraz, gaur egun Euskadiko 14 herrietan soilik erregistra gaitezke euskaraz eta gurasoek , bizi diran herrian ezin bada errejistratu, herriz herri mugitu beharko dira beraien helburua lortu ahal izateko eta sorterik izanen badabe.

Ez dakigu zein dan euskaraz erregistratzeko benetako arazoa, baina argi dau, galereraz eta katalanieraz ez dagoala arazorik holako gestioak egin ahal izateko...arrazoirik al dago euskarari honelako traba jartzeko?

miércoles, 29 de septiembre de 2010

Bonba mehatxua Suediako aireportuan

Suediako aireportuan bonba mehatxu bat egon da baina poliziak jakinarazi izan duenez, ez dabe halakorik topatu. Hala ere, errudun bat topatu izan dabe. Bonba bat zegoela esan dauan pertsona, Arlanda aireportura deitu dau eta atxilotu daben pertsonaren deskripzio bera emon dabe, beraz, pertsonaren maletak errijistratutakoan gartzelatua izan da nahiz eta lehergailurik ez daben topatu.

Dirudienez, gizona kanadiarra da Pakistanen jaioa eta 30 urtekoa gitxi-gorabehera.
Hori nahikoa ez danez, Kanadatik zetorren emakume batek, ohartarazi izan eban hegazkinan, lehergailuz beterik zegoen gizon bat ikusi zuela eta honen datu zehatzak poliziari eman dautsoz.

Pilotoak honen barri izaterakoan, Estokolmon lur hartzea erabaki izan dau eta bidaiariei arazo teknikoak zirela eta lurreratu duela esan die. Guzur hau esateak, ez dau ezertarako balio, hegazkinak lur hartu orduko poliziak susmagarria zan pertsona harrapatu eta ekipajea errejistratu diote. Hala ere, ez dabe ezer arriskutsurik aurkitu eta etxe batera eraman dabe pertsona horri.

( Informazio Iturria : Berria.Info )


 ( Iturria : GOOGLE irudiak )

jueves, 23 de septiembre de 2010

SARRERA

Gaurko blog-an gaur bertan pasa dan berri bat komentatuko dot.

Gaur berton, Belgikako kasino baten berton zegoan gizon bateri 7 miloi euro tokatu zaizkio lokaleko makina baten. Zoritxarrez, gizonari badirudi poztasuna segundu gitxi iraun jakola zer eta lokaleko zuzendariak ezeztatu baitu saria.

Zuzendariaren esanetan, makina horrek zeozerbait gertatu zaio, ezinezkoa baita halako kantitatea berorren barruan edukitzea, muga 800€-tan baitago, beraz, irabazi ahal izango eban gehiengoa azkeneko zifra hori izango litzateke.

Hauxe jakinda, jokalariak kasinoa demandatu dau eta auzitegi baten alkar ikusi  beharko dabez aurpegiak kasinoko zuzendariak eta gizon honek ea akordiorik egotekotan , zenbateko saria tokatuko jakon, baina oraingoan, egia izanik.


(Iturria : GOOGLE argazkiak )

Testuaren informazioko iturria : WIKIPEDIA

domingo, 19 de septiembre de 2010

David Bravo vs. SGAE



David Bravo, SGAEren kontra aurkezten zaigu hurrengo bideo honetan:

(Iturria:YOUTUBE)

Aste honetako blog-a SGAEk inposatu dizkigun zigor mota batzuetaz hitz egingo dugu. David Bravo , Sevillan jarduten duen abokatua danak, SGAEren kontra aurkezten zaigu kasu batzuk aipaturik eta hauekaz batera dagozkion artikuluak ere.

David Bravok aipatutako egoera desbardinak honako hauek dira:

  1. a) Juan liburu bateko fotokopia egiten du, orrialde bakarrekoa.
b) Juan bere lagunari ostiko bat emoten dio pelikula bat gomendatzeagatik.

SGAEk dioanez, lehenengo kasua larriena izango litzateke Zigor Kodearen 270. artikuluaren arabera non pertsona horrek gartzeleratua izan daiteke 6 hiletik 2 urterarte. B kasuan ordea, falta bat izango litzateke, ez delitua ostikoaren larritasunaren arabera;. ZKren 617. artikuluaren zigorra 6tik 12 egunekoa litzateke edo 1-2 hilabeteko isuna.

  1. a) Zortzi pertsona beraien musikarik gustokoenaren kopiak pasatzen dizkiote bata besteari.
b) Zortzi pertsona, zenbait instrumentuekin alkarri jotzen hasten dira, beraien bizitza arriskuan jarrita.

SGAEren arabera eta zigor kodeko 270. artikulua dinoanez, delitua litzateke A kasua, ez ordea 154 artikuluak dioanez, b kasuko zigorra 10-20 egunekoa litzateke.

  1. a) Juanek Susana, bere idazkariak, prestatutako pelikularen kopia bat egiten du.
b) Juanek, bere goi karguko botereaz aprobetzaturik, Susana sexualki akosatzen du.

SGAEk kasu larriagotzat hartzen du A kasua 270.artikuluaren arabera, ez baita onartzen inolako kopiarik egitea baina bai bere idazkaritzan duen enplegatuari sexualki akosatzea, non 184.2. artikuluak dioanez zigorra 5-7 hilabetekoa litzateke edo 10-14 hilabeteko isuna.

  1. a) Pedro eta Susana, Copyright-ez babestuta dauzen marrazki bizidunen filme batzuk, haur hezkuntzako umeen artean banatzen dituzte.
b) Pedro eta Susana, bere etxean egindako filme pornografikoen kopia batzuk banatzen dituzte haur hezkuntzako umeen artean.

SGAEk dio, 270.artikuluak larriagotzat ematen du A kasua, 12-24 hilabeteko zigorra jarriz Copyright-ez babestuta dauzan kopiak banatzeagaitik. B kasuan ordea 186. artikuluak dioanez, 6-12 hilabeteko zigorra edo 12-24hilabeteko isuna izango litzateke hauen zigorra, baina ez delitua.
  1. a) Alfonso internetetik abesti bat deskargatzen du.
b) Alfonso  El Corte Inglesen 400€ko balioa duen diskografia oso bat ozten du.

           B kasua, soilik falta bat izango litzateke 253. artikuluaren esanetan eta honen zigorra 3-6 hilabeteko isuna litzateke, A kasua larriena da zigor kodeko 270. artikuluaren esanetan.

  1. a) Alfonso abesti bat internetetik deskargatzen dau.
b) Alfonso 1000€ko balioa duten 50cd ozten ditu.

SGAEk dioanez, a kasua larriena litzateke, 270.artikuluaren arabera, eta b kasua delitua litzateke baita ere baina larritasun gitxiagokoa 254.artikuluaren esanetan, zigorra 3-6 hilabeteko isuna izanik.

  1. a) Sergio, Malena Graciako abesti bat internetetik deskargatzen dau.
b) Sergio, Malena Graciaren autoa 40 orduz hartzen dau, abeslariaren permisurik gabe.

A kasua larriena litzateke, zigor kodearen arabera, ez ordea b kasua, non zigorra  31 – 90 eguneko zigorra litzateke edo 6-12 hilabetekoa, zigor kodeko 244.artikuluaren arabera.

  1. a) Pedro bere lagun baten VHStik “El Resplandor”-en kopia bat egiten dau.
b) Pedro, Veronica Forque mehatxatzen dau “El resplandor”-en egindako lanagaitik.

SGAEk ez du hain larriagotzat hartzen b kasua, non 171. artikuluan dio 3 – 12 hilabeteko zigorra edo 6-24 hilabeteko isuna ezarriz.

  1. a) Ramon, Andy y Lucas-en diska bat erosten dio bere lagun bateri eta Metallicarena dala esaten dio.
b) Ramon, VIH-ez infektatuta dagoan ziringatxoa umez beterik dagoan parke publiko baten usten dau.

B kasua, falta bakarra litzake 630. artikuluaren arabera zigorra 6-10 egunekoa edo 1-2 hilabeteetako isuna izanik. A kasua noski, larriena da 270. artikuluaren esanetan.

Bideoan ikusi ahal izan dogunez, David Bravo jaunak, ironiaz berba egiten dau gure gaur eguneko zigor kodeko artikuluetaz.