lunes, 20 de diciembre de 2010

WEB askoren itxieraren kontrako mugimendua

Informazio hau Sare sozioal batetik hartuta dago non konektaturik egonda, ekitaldi baterako gonbidapen bat izan neban eta kuriositatez sartu nintzan eta hantxe zegoan barria, azken boladan gehienbat , azken urteotan, internet eta ilegala izan dira maiz entzun doguzan berbak.



Gaur berton ikusitakoa ez da ezer berririk izan, soilik espainiako gobernuak zenabait orrialde web itxiarazten dabilela. SGAEk honen atzetik al dago? zein izango litzateke erantzuna? nik argi eta garbi daukat...hala ere, susmoak bakarrik dira.
Web orrialde hauek itxiak izaten ari dira usuarioek orrialde hauek eskaintzen daben zerbitzu ilegalen erabilpenez baliatzen baitira eta benetako filmeez ordaintzeaz eta cd-ek,etab...libratzen baitira.

La 2 Noticias-ek, barri honetaz ohartu bezain pronto David Bravo deitu eutson bere estudiotara mugiarazteko asmoz zer gertatzen ete dan azaltzeko. Dakigunez, eta gure blogeko lehenengo sarreraren protagonistarik nagusiena Bravo abokatua izan zan non SGAEren kontran aurkezten zan.

Oraingo honetan, David Bravok kontatzen digu nola itxi nahi daben web orrialde horiek non jendeak pelikulak, diskak, jokuak, etab... material deskargatzerakoan ez gabilzela lukuru asmoz jokatzen, baizik eta daukagun deskantsatzeko tarte txiki hori disfrutatu ahal izateko karteleran agertu dan azken filmearekin edota gure artistarik gustukoenaren diska barriarekin...eta delitu deitzen diote horri.



Bravok, gonbaraketa egiten du farmazeutika batek ilegalak diren farmakoak saltzen baldin baditu horren helburu bakarra pertsona batzuen osasunaz baliatzea beraien poltsikoak bete ahal izateko, horrek bai suposatuko lukeela gizartearekiko arrisku oso larria ez filme batetaz gozatzeko eskubidea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario