sábado, 30 de octubre de 2010

Biktima Borrero

                                           (Iturria : GOOGLE imagenes)

Mendebaldean gero eta zaharragoak gara eta gero eta seme - alaba gehiago ditugu. Beraz, batez besteko adina gorantz doa. Honek arazo bat sor omen lezake pentsioetan.

Kontua da, hau ez  dala gaur goizekoa. Orain dela 20 urte ere kontu berbera aipatzen ze4n eta gaur egun oraindik ere superabita daukagu giarte segurantzako kontuetan. Hau uler daiteke, besteak beste, wetorkinek gurean sortu duten aberastasunari esker. Gurera ez balira Hegoaldeko milaka pertsona etorri, gure gizartea kaos bat litzateke. Kanpotik etorritako pertsona langilea hauek ez balira etorri, nork daki zer gertatuko omen zan gure gizartearekin...

Baina...zergaitik etorri dira? Bizimodu hobea nahi dutelako, bere herrian arazo asko baitauz, beharra zutelako....hamaika arrazoi daude baina arrazoi gehienek, guk mendebaldekook, sortu ditugun ezberdintasunekin zerikusia dute.
Gu aberasteko Hegoaldeko pertsonak eta lurrak lapurtu ditugu. Gitxi batzuk garatuagoak izan daitezan, besteak pobretu ditugu. Paradisu txiki bat sortzeko, infernu handi bat sortu dogu.

[...]
Gurera etortzeko erabakia hartu duen pertsonak, biktimak dira. Bai heldurua lortzen ez dutenak baita helburua erdiesten dutenak ere, Beraien herria ustera eraman dituzten arrazoiengandik eta hemen jasotzen duten tratu mespresuzkoagaitik.
Bada, gure mendebalde honetan jaun eta jabe den pentsamendu bakarrak lortu du egoera irauli eta borrero bihurtzea; hona datozten pertsonak bere herriko alperrrek dira, golpe zorrik jo gabe aberastu nahi dutenak , lapurrak, biolentoak, zikinak...Estatuaren babesean bizi dira, beraiek jasotzen dituzte diru laguntza guztiak, etxebizitzak oparitzen dizkiete, kanpotarra izan behar da laguntza sozialak jasotzeko...gastua baino ez dira. Eta gizarte segurantzaren kutxa kinka larrian omen  dagoenez, gastuak murrizteko lanik gabe gelditzen diren etorkinak kanpora, hau da,  hainbat urtetan kotizatzen ibili diren pertsonak bere herrira bidali eta horrela diru gehiago guretzat, zeren eta pertsona hauek kanporatuta ez diegu kutxetatik erretiroa ordaindu beharko. Pertsona hauek derki kotizatu ondoren ez dute pentsiorako inolako eskubiderik eta kriminal bezala tratatuak dira, benetako borreroak gure salbatzailetzat hartzen diren bitartean.

Negozioaren izenean, pentsio publikoen kontrako borroka abiatu dutenak, mozkin ahalik eta handienak bilatuz pertsonak erabili eta botatzeko erreminta bezala  erabiltzen dituztenak krisia sortu eta honek egindako egoera latza beraien onurako erabiltzen dutenak....horra gure borreroak, eta horra administraziokoen lagunik kuttunenak.

( Informazio Iturria : LANDEIA, aldizkari sindikala )

No hay comentarios:

Publicar un comentario