domingo, 19 de septiembre de 2010

David Bravo vs. SGAE



David Bravo, SGAEren kontra aurkezten zaigu hurrengo bideo honetan:

(Iturria:YOUTUBE)

Aste honetako blog-a SGAEk inposatu dizkigun zigor mota batzuetaz hitz egingo dugu. David Bravo , Sevillan jarduten duen abokatua danak, SGAEren kontra aurkezten zaigu kasu batzuk aipaturik eta hauekaz batera dagozkion artikuluak ere.

David Bravok aipatutako egoera desbardinak honako hauek dira:

  1. a) Juan liburu bateko fotokopia egiten du, orrialde bakarrekoa.
b) Juan bere lagunari ostiko bat emoten dio pelikula bat gomendatzeagatik.

SGAEk dioanez, lehenengo kasua larriena izango litzateke Zigor Kodearen 270. artikuluaren arabera non pertsona horrek gartzeleratua izan daiteke 6 hiletik 2 urterarte. B kasuan ordea, falta bat izango litzateke, ez delitua ostikoaren larritasunaren arabera;. ZKren 617. artikuluaren zigorra 6tik 12 egunekoa litzateke edo 1-2 hilabeteko isuna.

  1. a) Zortzi pertsona beraien musikarik gustokoenaren kopiak pasatzen dizkiote bata besteari.
b) Zortzi pertsona, zenbait instrumentuekin alkarri jotzen hasten dira, beraien bizitza arriskuan jarrita.

SGAEren arabera eta zigor kodeko 270. artikulua dinoanez, delitua litzateke A kasua, ez ordea 154 artikuluak dioanez, b kasuko zigorra 10-20 egunekoa litzateke.

  1. a) Juanek Susana, bere idazkariak, prestatutako pelikularen kopia bat egiten du.
b) Juanek, bere goi karguko botereaz aprobetzaturik, Susana sexualki akosatzen du.

SGAEk kasu larriagotzat hartzen du A kasua 270.artikuluaren arabera, ez baita onartzen inolako kopiarik egitea baina bai bere idazkaritzan duen enplegatuari sexualki akosatzea, non 184.2. artikuluak dioanez zigorra 5-7 hilabetekoa litzateke edo 10-14 hilabeteko isuna.

  1. a) Pedro eta Susana, Copyright-ez babestuta dauzen marrazki bizidunen filme batzuk, haur hezkuntzako umeen artean banatzen dituzte.
b) Pedro eta Susana, bere etxean egindako filme pornografikoen kopia batzuk banatzen dituzte haur hezkuntzako umeen artean.

SGAEk dio, 270.artikuluak larriagotzat ematen du A kasua, 12-24 hilabeteko zigorra jarriz Copyright-ez babestuta dauzan kopiak banatzeagaitik. B kasuan ordea 186. artikuluak dioanez, 6-12 hilabeteko zigorra edo 12-24hilabeteko isuna izango litzateke hauen zigorra, baina ez delitua.
  1. a) Alfonso internetetik abesti bat deskargatzen du.
b) Alfonso  El Corte Inglesen 400€ko balioa duen diskografia oso bat ozten du.

           B kasua, soilik falta bat izango litzateke 253. artikuluaren esanetan eta honen zigorra 3-6 hilabeteko isuna litzateke, A kasua larriena da zigor kodeko 270. artikuluaren esanetan.

  1. a) Alfonso abesti bat internetetik deskargatzen dau.
b) Alfonso 1000€ko balioa duten 50cd ozten ditu.

SGAEk dioanez, a kasua larriena litzateke, 270.artikuluaren arabera, eta b kasua delitua litzateke baita ere baina larritasun gitxiagokoa 254.artikuluaren esanetan, zigorra 3-6 hilabeteko isuna izanik.

  1. a) Sergio, Malena Graciako abesti bat internetetik deskargatzen dau.
b) Sergio, Malena Graciaren autoa 40 orduz hartzen dau, abeslariaren permisurik gabe.

A kasua larriena litzateke, zigor kodearen arabera, ez ordea b kasua, non zigorra  31 – 90 eguneko zigorra litzateke edo 6-12 hilabetekoa, zigor kodeko 244.artikuluaren arabera.

  1. a) Pedro bere lagun baten VHStik “El Resplandor”-en kopia bat egiten dau.
b) Pedro, Veronica Forque mehatxatzen dau “El resplandor”-en egindako lanagaitik.

SGAEk ez du hain larriagotzat hartzen b kasua, non 171. artikuluan dio 3 – 12 hilabeteko zigorra edo 6-24 hilabeteko isuna ezarriz.

  1. a) Ramon, Andy y Lucas-en diska bat erosten dio bere lagun bateri eta Metallicarena dala esaten dio.
b) Ramon, VIH-ez infektatuta dagoan ziringatxoa umez beterik dagoan parke publiko baten usten dau.

B kasua, falta bakarra litzake 630. artikuluaren arabera zigorra 6-10 egunekoa edo 1-2 hilabeteetako isuna izanik. A kasua noski, larriena da 270. artikuluaren esanetan.

Bideoan ikusi ahal izan dogunez, David Bravo jaunak, ironiaz berba egiten dau gure gaur eguneko zigor kodeko artikuluetaz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario